BESTE ESPERIENTZIA BATZUK


Gaiak baditu hainbat ertz, eta Euskal Herriko Foro Sozial Iraunkorraren lantalde feminista ez da justizia feministari buruz hausnartu duen eragile bakarra. Gaiari bestelako kolektiboek eginiko ekarpenak aurkituko dituzu atal honetan.


AHOTSAK

Ahotsak taldea emakumezko politikari talde batek sortu zuten. 2006an eratu zen orduko ETAren su-etenaren aroan. 2006ko apirilaren 8an agerpen publiko bat egin zuten Donostian, eta adierazpen bat argitara eman zuten, euskal bake prozesuaren ekarpen gisa.

Erabilgarri dauden hainbat errekurtso:

ADIERAZPENA / DECLARACIÓN

EUSKALDUNAKO ADIERAZPENA / DECLARACIÓN DE EUSKALDUNA


EMAGUNE

EMAGUNE ehuGuneren baitan sortutako ekimen bat da. EhuGune UPV/EHUren eta gizartearen arteko topaleku bat da, estrategikotzat edo lehentasunezkotzat jotzen diren gai sozial, kultural, ekonomiko eta politikoez eztabaidatzekoa. Gai horietako bat bakea eta elkarbizitza da.

Erabilgarri dituzten errekurtsoak:

BAKEAREN ETA ELKARBIZITZAREN INGURUAN ELKARREKIN EGINDAKO GOGOETAREN ONDORIO BATZUK / ALGUNAS CONCLUSIONES DE LA REFLEXIÓN COMPARTIDA EN TORNO A LA PAZ Y LA CONVIVENCIA

EMAGUNEREN AURKEZPENA / PRESENTACIÓN DE EMAGUNE


KALERA KALERA

2016ko abenduan, motibazio politkoengatik kartzelan egondako preso ohi talde batek, Kalera Kalera deitu zen dinamikaren baitan hilebete batez Usurbilen hainbat ekimen egin zituzten. Horien artean, emakume errepresaliatu ohi talde batek HEMEN GAUDE  manifestua plazaratu zuen, ikuspegi feminista batetik beraien bizipenak jasotzen zituena- eta egun kartzelan dauden emakumeenak-. Haien ibilidean indarkeria matxistak izan dituen aurpegi ezberdinak identifikatuz eta salatuz.

Erabilgarri dauden errekurtso batzuk:

HEMEN GAUDE MANIFESTUA / MANIFIESTO HEMEN GAUDE


BESTE BATZUK

EMAKUMEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO AUZITEGIA, VIENA +20, EUSKALERRIA, 2013

ERASO MATXISTEN AURKAKO PROTOKOLOA (Joxemi Zumalabe Fundazioa)

HAU EZ DA GURE BAKEA txostena (Euskal Herriko Bilgune Feminista)

VIOLENCIA DE MOTIVACIÓN POLÍTICA CONTRA LAS MUJERES EN EL CASO VASCO (Argituz)

EGIA, JUSTIZIARAKO MEKANISMOA – VERDAD, MECANISMO DE JUSTICIA
(Egiari Zor Fundazioa)

%d bloggers like this: