JUSTIZIA FEMINISTA


PONENTZIA

Dokumentu honetan Salda Badago Euskal Herriko V. Jardunaldi feministetan (Durango, 2019ko azaroan) aurkeztu genuen ponentzia irakurri dezakezu euskaraz zein gazteleraz.


BORTIZKERIARIK GABEKO BIZITZAK FEMINISMOTIK ERAIKITZEKO PROPOSAMENA – ARGIA

Argia aldizkariak artikulu hau argitaratu zuen Durangoko Salda Badago jardunaldi feministetako bortizkeria eta justiziaren mahaiari buruz.


INFOGRAFIA

Autorea:

Birginia Pozo Gonzalez, irakaslea eta psikopedagogiako lizentziaduna. Pentsamendu bisuala eremu pertsonal eta komunitarioaren mesedetan jarri du urteetan. Durangoko Jardunaldi Feministetan entzundako diskurtsoen sintesiak egin zituen eta “Justizia Feminista eztabaidagai” ponentziarekin hauxe egin zuen


EZTABAIDA DOSSIERRA

Dokumentu hau 2019ko ekainaren 1ean Bilbon burutu genituen “Justizia Feminista eztabaidagai” jardunaldietan erabili genuen eztabaidarako dossierra da. Bertan, gaiaz hausnartzeko identifikatu genituen puntu nagusiak daude. Horretan oinarrituta idatzi genuen gerora justizia feministaren ponentzia.


LA JUSTICIA FEMINISTA A DEBATE – VIENTO SUR

Viento Sur aldizkariaren ale honetan zigorra eta justizia landu dituzten artikulu ezberdinak daude, bereziki, begirada feministari erreparatuz. Begoña Zabalak eta Justizia Feminista Mintegiak sinatzen dituzten artikuluak, besteak beste.


QUÉ ES Y CÓMO SE HACE JUSTICIA FEMINISTA – EL SALTO

El Salto agerkariak argitaraturiko elkarrizketa honetan 5 emakumek, tartean Amaia Zufiak eta Arantza Urkaregik, justizia feministari buruzko ikuspegi ezberdinak ematen dituzte, justizia eta zigorren inguruan hausnartuz. Irakurri osorik argazkian klikatuz.


JUSTIZIA FEMINISTA MINTEGIA – EMARAUN

Euskal Herriko Bilgune Feministaren Emaraun aldizkariaren atal honetan Mari Luz Esteban antropologo eta mugimendu feministako kidea elkarrizketatu zuten, Bilbon egin zen Justizia Feminista Mintegiaren ostean.

%d bloggers like this: